jueves, 15 de noviembre de 2012

Bilbao Arena

Hiru urteko lanen ondoren, ateak zabaltzen dizkio kirolgune horrek Bizkaiko gizarteari. Ekipamendu hori udal titulartasunekoa izango da, eta haren ezaugarri nagusia funtzionaltasuna da. Izan ere, eraikitako 30.808 metro koadroetan hauek denak eskaintzen ditu: kiroldegi bat (igerilekua eta gimnasioak dituena), Miribillako auzotarrek erabiltzeko, eta, horrekin batera, kantxa edo jokaleku bat, aldi berean hiru ekitaldi ere har ditzakeena.

Erdiko kantxa horretan jokatuko du Bizkaia Bilbao Basketek, eta 8.500 jarleku ditu. Dena dela, mota guztietako ikuskizunak ere hartu ahalko ditu, Bilbao Basketek instalazioak behar ez dituenean.
Instalazioetan aldagelak daude (eliteko lehiaketetarako edo ikuskizun handietarako, baina baita ohiko jardueretarako ere), medikuen lokala, dopinaren aurkako kontrolgunea, biltegiak eta abar. Gune horretan, 25.985 metro koadroko eremua eraiki dute.

Beste alde batetik, kiroldegiak 26 metroko igerileku bat du, sei kale dituena, eta beste igerileku txikiago bat, adin txikiko umeentzat. Aldagelak ere baditu, banakoak eta taldeenak, ezintasuna dutenentzakoak, teknikarienak eta abar. Beste espazio batean, erabilera askotakogimnasioa dago, 520 metro koadrokoa: hiru lokaletan bereizi daiteke, administrazio-lanetarako, begiraleentzako eta abarretarako. Guztira, 4.823 metro koadroko eremua da.
Miribilako Bilbao Arenak bat egiten du bere inguruarekin, eta, horretarako, inguruan duen natura eredu hartu duten materialak erabili dituzte eraikuntzan. Hala, instalazioek dituzten harrizko osagaiek 1995ean itxi zuten meategi zaharrean zegoen harria kopiatzen dute, eta eraikin osoari eusten dioten bermalekuek eta kanpoko apaingarriek Bilboko auzo horretako zuhaiztiak irudikatzen dituzte.



Klikatu irudian bideoa ikusteko