martes, 20 de noviembre de 2012

San Mames Barria

San Mames Barria, E.M, (San Mames Berria euskara batuan), Bilboko Athletic Club taldearen San Mames zaharra ordezkatuko duen estadio berriaren eraikuntza kudeatuko duen elkartea da. Bilboko (Bizkaia,Euskal Herria) estadioa 2007ko martxoan aurkeztu zen, 2009ko amaiera eta 2010eko hasieraldean bere eraikuntzari ekingo zaio; 2014 urterako martxan egotea aurreikusten da. Estadioaren zati bat xede honetarako eraitsi zen antzinako Erakustazokaren gainean eraikiko da.

San Mamés Barria antzinako erakustazoka eta San Mames estadio zaharra zeuden lursailean eraikiko da, San Mames Barria estadioaren 3/4 eraikitzean San Mames zaharra eraitsi egingo da. Lehenbizi alboetako harmailak eta ondoetako harmaila bat jasoko dira. Behin hauek eraiki ostean, Athletic taldea bere zelai berrira lekualdatu eta alboetako harmaila bat oraindik amaitzeke izango delarik bertan jokatzen hasiko da. Ondoren, San Mames zaharra eraitsiko da (2013. urtean zehar, honela San Mames historikoak 100 urteko historia betetzea lortuko du). Behin hondakinak kendu eta gero, San Mames zaharreko antzinako tribuna nagusia zegoen lekuan azkeneko ondoko harmaila eraikiko da. Ondoko harmaila hori eraiki ondoren, estadioa erabat amaituta egongo da (2014ko hasieralderako aurrekiusten da).


                                                   

                                                           Klikatu irudian bideoa ikusteko